Olympia 5 – Ustekateko bira (EUSKERA)
12.50 € IVA inc.
Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Errusiatik etorri eta gero, Olympiari primeran doakio guztia: Clararekin
adiskidetu da, eta Mariorekin ongi doa dena. Gainera, Karmen Gasteiztik etorri da, eta
ondoan dauka; Ortzi ere aurki etorriko da… Baina laster gauzek ustekabeko bira eman
eta beste bidea hartuko dute: erantzukizun berriak, Olinpiar Jokoak… Noraino iristeko
gai izango ote da Olympia? Eta nola egokitu saltsa horretan guztian Mario?
Eta, gainera, aholkuak, orrazkerak, makillajea…
Almudena Ciden trikimailu guztiak!
Egileaz:
Almudena Cid gasteiztarra da. Arantzabela ikastolan hasi zen gimnasia errtimikoan, eta Olinpiar Jokoetan lau final jokatzera iritsi zen. 28 urterekin erretiratu zen. Jende askok txapelketa baten aurrean izaten diren beldurrez eta nerbioez galdetzen zion edo nola egin behar den ikasketak eta entrenamenduak batera eramateko edo zerk lagundu zion gehien Olinpiar Jokoetara iristeko. Horrela sortu zen Olympia: Almudenaren bizitza kontatzeko modu partikularra, bere garaipenak eta etsipenak, lagunak, maitasuna, bizi izan zituen abenturak eta beste gauza asko. Liburu hauekin beste amets bat ere konplitu du Almudenak: txikitan euskaraz ikasten hasi zen ikastolan, eta orain izugarrizko poza ematen dio Olympia euskaraz irakurriko dela jakiteak.
Hay existencias
Euskaratzailea: Mitxel Murua(MG)
Publicación: 2022/05/30
Encuadernación: Paperezko azala
Formato: 14x19cm
Páginas: 160
Precio: 12,50 €
ISBN: 978-84-9868-729-3
Información adicional
Peso | 100 g |
---|